Tresna-barrak
Atal honetan LibreOffice Drawen erabilgarri dauden tresna-barren ikuspegi orokorra eskaintzen da.
LibreOffice aplikazioko tresna-barren konfigurazio lehenetsia deskribatzen da informazio orokor honetan.
Taula barra
Taula barrak taulekin lan egitean behar diren funtzioak ditu. Kurtsorea taularen barrura eramatean agertzen da.
'Testu-formatua' barra
Testu-formatua barra bistaratzeko, kokatu kurtsorea testu-objektuaren barruan.
Irudia barra
Erabili Irudia barra hautatutako objektu grafikoaren kolorea, kontrastea eta distira ezartzeko.
Editatu puntuak barra
Editatu puntuak barra agertuko da poligono-objektu bat hautatu eta Editatu puntuak ikonoan klik egindakoan.
Kolore-barra
Kolorea barra erakusten edo ezkutatzen du. Bistaratutako kolore-taula aldatzeko, aukeratu Formatua - Area eta ondoren egin klik Koloreak fitxan.
Egoera barra
Dokumentuari buruzko informazioa bistaratzen du egoera-barrak, une honetan hautatutako objektua barne. Egoera-barrako elementu batzuetan klik bikoitza egin dezakezu dagokien elkarrizketa-koadroa irekitzeko.