Unitate-muntatzailearen applet-a


Table of Contents
Unitate-muntatzailearen applet-a

Unitate-muntatzailearen applet-a

Unitate-muntatzailearen applet-ak (Figure 1), mota desberdinetako diskoak eta fitxategi-sistemak ordenagailuan azkar eta erraz muntatzeko eta desmuntatzeko aukera ematen dizu. Applet hau Panel bati gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz Panelean eta aukeratu Panela->Gehitu panelari->Applet-a->Utilitatea->Unitate-muntatzailea .

NoteHasiberrientzako oinarrizko informazioa
 

Linux eta Unix sistemetan fitxategi-sistema asko eskuz muntatu eta desmuntatu behar izaten dira. Fitxategi-sistema bat muntatu ondoren, irakurri eta idatz dezakezu bertan. Fitxategi-sistema batekin amaitzean, desmuntatu egin beharko zenuke. Oso garrantzitsua da unitate aldagarriak (disko malguak eta Zip diskoak, esaterako) euskarriak atera aurretik desmuntatzea, izan ere, Linux eta Unix sistemek beti ez baitituzte berehala idazten egindako aldaketak. Normalean diskoan egindako aldaketak buffer batean gordetzen dira, sistemaren abiadura hobetzearren. Disko finkoetako partizioak, disko gogorrekoak adibidez, normalean automatikoki muntatzen dira ordenagailua abiaraztean, eta sistema ixtean, berriz, desmuntatu egiten dira. Euskarri aldagarriak eskuz muntatu eta desmuntatu behar dira, adibidez, Unitate-muntatzailearen applet-aren bidez.

"Erroko fitxategi-sistema" ordenagailuko fitxategi-sistema nagusia da, eta "/" (erroa) ikurrarekin hasten da. Beste fitxategi-sistemak erroko fitxategi-sistemako direktorioekin lotuta daude. Horiei "muntatze-puntuak" esaten zaie, eta direktorio hutsak baino ez dira. Sistema-fitxategi bat muntatzean, haren edukiak direktorio horren barruan agertzen dira. Adibidez, sistema gehienek "/mnt/floppy" izeneko muntatze-puntua sortzen dute, eta direktorio hutsa baino ez da izango disketerik sartzen ez baduzu. Disketea sartzen baduzu, berriz, disketearen edukia izango du bertan.

Pertsonalizazioa

Unitate-muntatzailearen applet-a pertsonaliza dezakezu bertan eskuineko botoiaz klik eginez eta Propietateak… aukeratuz. Propietateen elkarrizketa-koadroa (Figure 3) irekiko da, eta hala hainbat ezarpen aldatu ahal izango duzu.

Hauek dira propietateak:

Nahi dituzun aldaketa guztiak egin ondoren, egin klik Ados botoian aldaketak aplikatu eta Propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Egin klik Aplikatu botoian itxi gabe aldaketak aplikatzeko. Itxi botoiak Propietateen elkarrizketa-koadroa ixten du aplikatu ez diren aldaketak gorde gabe. Aplikatutako aldaketak ezin dira bertan behera utzi.

Zure sistemaren konfigurazioa

WarningErabiltzaile aurreratuentzat
 

Atal hau sistema-administratzaileei eta erabiltzaile aurreratuei zuzendua dago.

Unitate-muntatzailearen applet-ak ondo funtziona dezan, agian sistema-administratzaileak konfiguratu beharko du root pribilegioak erabiliz. Atal honek oinarri-oinarrizko sarrera ematen du.

Unitate bakoitzaren muntatze-puntua eta fitxategi-sistemaren mota deskribatzen dituen informazioa /etc/fstab-en gordetzen da. Eskuz konfigura daiteke edo bestela linuxconf aplikazioaren bidez. Beti mota bereko fitxategi-sistema ez daukaten unitateekin (adibidez disketeak msdos edo ext2 fitxategi-sistemak izan ditzake), "auto" erabiltzea komeni da fitxategi-sistemaren motarentzat. Unitate bakoitzak lerro bakarra du /etc/fstab-en eta forma honetakoa:

/dev/fd0        /mnt/floppy      auto    noauto,rw,user  0 0
Sarrera honek lehen diskete-unitatea deskribatzen du (/dev/fd0), eta aditzera ematen du /mnt/floppy muntatze-puntua duela eta bere fitxategi-sistemaren mota, finkoa ez denez, automatikoki detektatu behar dela. Horrez gain, ondorengo konfigurazio-aukerak ere deskribatzen ditu: "noauto"— Ordenagailua abiaraztean ez da automatikoki muntatzen, "rw"— Unitatean idatzi eta irakur daiteke, eta "user"— Erabiltzaileek unitatea munta dezakete. Aukera hauek eta hemen deskribatu ez ditugun beste bi azken eremuak xehetasunez aztertzen dira fstab eskuliburuko orrialdeetan. man fstab tekleatuz eskura ditzakezu, edo baita GNOMEren laguntza-arakatzailearen bidez ere.

linuxconf aplikazioak fitxategi-sistema horiek kontrolatzeko interfaze grafikoa eskaintzen dizu. linuxconf abiarazteko, nahikoa duzu linuxconf idaztea shell leiho batean (saioa root gisa hasi behar duzu). Hautatu Konfig->fitxategi-sistemak->Atzitu unitate lokala. Sarrera bat editatzeko, hautatu besterik gabe. linuxconf erraz erabiltzeko diseinatuta dago eta bere laguntza-sistema propioa dauka prozesuan zehar laguntza emateko. Sarrera berriak ere gehi ditzakezu Gehitu botoiaren bidez.

Arazoak konpondu eta errore-mezuak ulertu

Sistema behar bezala konfiguratuta ez badaukazu, agian errore-mezu batzuk jasoko dituzu zenbait unitate muntatzerakoan edo atzitzerakoan. Hona hemen errore-mezurik ohikoenak eta bakoitzaren zergatiak:

Egileak

Unitate-muntatzailearen applet-a John Ellis-ek idatzia da (

Eskuliburu hau Dan Mueth-ek idatzi du (). Eskuliburuari dagozkion iruzkinak eta iradokizunak GNOMEren dokumentazio-proiektura bidal ditzakezu: . Iruzkinak linean ere egin ditzakezu GNOMEren dokumentazio-egoeraren taula erabiliz.

Euskarazko itzulpena Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egin du (). Itzulpenari buruzko oharrak eta iradokizunak helbide honetara bidal ditzakezu:

Lizentzia

Programa hau software librea da; birbana eta/edo alda dezakezu, Free Software Foundation-ek argitaratutako GNU Lizentzia Publiko Orokorraren 2. bertsioan, edo (nahiago baduzu) bertsio berriago batean, jasotako baldintzak betez gero.

Programa hau erabilgarria izango delakoan banatzen da, baina INOLAKO BERMERIK GABE; era berean, ez da bermatzen beraren egokitasuna MERKATURATZEKO edo HELBURU PARTIKULARRETARAKO ERABILTZEKO. Argibide gehiago nahi izanez gero, ikus GNU Lizentzia Publiko Orokorra.

GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia bat GNOME erabiltzailearen gidaren eranskinean daukazu. GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia Free Software Foundation-en bidez ere lor dezakezu haren web gunea bisitatuz edo hona idatziz:

 Free Software Foundation, Inc. 59 Temple Place -
      Suite 330 BostonMA
      02111-1307 USA